300dik gora salmenta izan dira Ficoauton
Azoka hau bereziki erakargarria izan da auto berrien entregatzeko atzerapenen eraginez, eta autogintzak bizi duen horniketa faltaren ondorioz.

Okasiko ibilgailuen azoka egin zuten joan den asteburuan Ficoban: Ficoauto. Bederatzigarren edizio hau inoiz baino erakargarriagoa izan da enpresa eta bezeroentzat autogintzan izaten ari diren horniketa arazoak direla eta, batetik, auto berriak entregatzeko atzerapena, eta, bestetik, sektorearen osagai falta.
Guztira, 300dik gora salerosketa egin dira, eta horrek 4 milioi euroko mugimendua utzi du, Ficobaren arabera. Guztira, 7.000 lagun pasatu dira azokatik.
Hori esker, Ficoauton izan diren 20 enpresek urte amaierako salmentei bultzada eman ahal izan dietela nabarmendu dute antolatzaileek.