Euskaraz argitaratutako egutegia gazteleraz ere publikatzeko eskatu du PSE-EEk
Hondarribiko Udalak urtero kaleratutako egutegia elebitan plazaratzeko eskaria egin du udal talde sozialistak.
Hondarribiko Udalak soilik euskaraz argitaratu ohi duen egutegia gazteleraz ere egon dadila galdegin du PSE-EEren udal taldeak ohar baten bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) «bi hizkuntza koofizialetan» plazaratzeko eskaria egin du, Gipuzkoako Foru Aldundia adibide gisa jarriz. Eskaria egiteko «garaiz» dabiltzala erantsi dute bukaeran sozialistek.