Adineko pertsonen beharrak aztertuko ditu udalak
Hondarribiko adineko pertsonak zer-nolako egoeran bizi dira, zein baliabide dituzten, eta bestelako esparru batzuk aztertzeko txostena agindu du udalak.
Hondarribiko PSE-EEren udal taldeak jakinarazi duenez, adineko pertsonen egoera aztertuko du udalak. Zein behar eta baliabide dituzten, jasotako arreta, mugikortasuna, menpekotasuna… bilduko dituzte txostenean.
Sozialistek zabaldu dutenez, 2019ko udal aurrekontuen osoko bilkuran PSE-EEren eskariz onartutako zuzenketa bati erantzuten dio txostenak. Ikerketa abiatzea ezinbestekotzat jo du, era berean, sozialisten udal taldeak adineko pertsonen inguruko azken diagnostikoa 2007koa baita.
Ikei enpresari esleitu diote txostena egiteko ardura, 17.874 euroren truke.