Bidasoan itotako migratzailearen heriotzagatik "atsekabe handia" adierazi du udalak
Endarlatsan hildako migratzailearen heriotza deitoratu du udalak: "Gertakari lazgarri hau pertsona migratzaileek bizi duten injustizia egoeraren ondorioa da".
Bidasoa ibaian, Endarlatsa inguruan, itotako azken migratzailearen heriotzagatik “atsekabe handia” adierazi du Hondarribiko Udalak. Doluminak helarazi dizkie, halaber, senide eta ingurukoei tokiko administrazioak. “Gertakari lazgarri hau pertsona migratzaileek bizi duten injustizia egoeraren ondorioa da”, erantsi du udalak oharrean.
Hondarribiko Udalak “pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten” lagundu nahi duela jarraitu du. Horretarako, besteak beste, ezinbestekotzat jo ditu: “Giza eskubideak, elkartasuna eta giza duintasuna, batetik; erakundeen eta gizarte eragileen arteko lankidetza, bestetik; eta estatuen nahiz
Europaren konpromiso sendoa, azkenik”.