Zazpi lagun kontratatuko ditu udalak Lanbideren bitartez
Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte; itsasertzean eta erreketan garbiketa lanak egitea da helburua.
Hondarribiko Udalak zazpi lagun kontratatuko ditu Lanbidek abiatutako Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako deialdiaren baitan. Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte denera, eta itsasertza eta errekak garbitu eta lehengoratzea da helburua.
Langabezia egoeran egotea ezinbesteko baldintza da. Lanbideren bitartez eman behar dute izena interesdunek.