Azken egunetan COVID-19agatik 150 positibo Irunen eta Hondarribian
Asteazkenetik atzora arte 107 kutsatze berri atzeman dituzte Irunen eta 43 Hondarribian. Azken herri hori 600eko tasara iristear da.
Asteazkenetik atzora arte COVID-19agatik 150 pertsona kutsatu dira Irunen eta Hondarribian, zehazki 107 Irunen eta 43 Hondarribian. Aspaldian ez zela hainbesteko kutsatu kopururik bi herrietan.
Horren eraginez, 100.000 biztanleko tasek ere gora egin dute, asko. Bi herriak 400dik gorako zifretan dira.
Ondoko taulan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuetan oinarritutako zerrenda ikus daiteke.
- Irun. Tasa: 448 (hilaren 17an 312koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 28-30-21-28.
- Hondarribia. Tasa: 588 (hilaren 17an 388koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 14-12-4-13.