Dolu eta salaketa elkarretaratzea, gaur, San Juan plazan
12:30erako deitu du elkarretaratzea Irungo Harrera Sareak. Bihar, Ipar Euskal Herriko kolektiboekin giza katea egingo dute.
Irungo Harrera Sareak dolu eta salaketa elkarretaratzera deitu ditu gaurko (igandea) irundarrak eta hala nahi duten guztiak. 12:30ean da mobilizazioa, San Juan plazan. Atzo migrante bat Bidasoa ibaian hilda agertu zelako egin dute deialdia.
Biharki (astelehena) giza katea egingo dute, 19:00etan, Ipar Euskal Herriko kolektiboekin elkarlanean. Argi era kandelekin joateko eskatu diete herritarrei. Santiago zubian elkartuko dira Irundik eta Hendaiatik iritsiko diren martxak.