Eider Velasco, Xakea eta Emakumea zikloan hizlari
Gasteiztarrak xakearen mundua nola ikusten duen azalduko du. Solasaldia hilaren 22an da (astelehena), 19:30ean Zuloaga Etxean.
Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumea egitasmoak beste urrats bat egingo du astelehenean (hilaren 22an). Eider Velasco gasteiztarrak solasaldia emango du, hark xakea nola bizi duen azaltzeko. 19:00etan da hitzaldia, Zuloaga Etxea liburutegian. Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatu du jarduera, Zuloaga Etxea liburutegiarekin eta Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailarekin elkarlanean.
Euskal Xake Federazioko zuzendaritza batzordeko kide da Velasco. Baina batez ere ezagun da Gasteizko Martintxo Xake Talde sonatuaren presidentea delako. Aldi berean, xakeko entrenatzailea, epailea eta jokalaria da