Astelehenetik asteazkenera, COVID-19agatik 84 positibo Irunen eta Hondarribian
Hondarribiko eta Irungo tasa 300dik gorakoa da. Aste honetan 58 kutsatu antzeman dituzte Irunen, eta 26 Hondarribian.
Gorantz doa COVID-19aren oldarraldi berria Irunen eta Hondarribian. Astelehenetik asteazkenera (hilaren 15etik 17ra) Irunen 59 positibo antzeman dituzte osasun zerbitzuek, eta 26 Hondarribian. Bi herrien artean 84 kasu gehiago dira.
Tasetan eragina izan du kutsatzeen hazkunde horrek. Irungoa 312koa da egun (igandean 234koa zen), eta Hondarribikoa 388koa (igandean, 247).