'Aiza!' aldizkariaren zortzigarren zenbakia kaleratu du Abotsanitzek
2021. urteko udazkenean 'Aiza!' aldizkariaren zenbaki berri bat plazaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak.
Aiza! aldizkariaren zortzigarren zenbakia plazaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak. 2021eko udazkeneko argitalpenak, besteak beste, ondoko gaiak jasotzen ditu: Goikoerrotako azken errotarien elkarrizketa, Bertsolaritza Hondarribian bilduman Fernando Artola Bordari-ri eskainitakoa, Mikel Sarriegik Butterfly Effect antzezlanaren inguruan idatzitakoa…
Argitalpenaren arduradunek adierazi dutenez, “berezia” izan da azken zenbakia Nikolas Aldai hil zenetik argitaratutako lehena baita.
Toki publikoetan eskura daiteke, nahiz eta norbaitek aurkituko ez balu edo aurreko zenbakiren bat nahi izatekotan, posta elektroniko bidez harremanetan jar daiteke Abotsanitzeko kideekin.