Rosa Rubiok eta Eva Huebrak euren liburuak aurkeztuko dituzte Gure Moradan
Rubiok 'La casa del vampiro' liburua aurkeztuko du, Huebrak aldiz, 'No todo fue mentira' obra.
Gure Morada Kultur Elkarteak bi liburu aurkezpen antolatu ditu ostiralerako (hilak 19). Rosa Rubiok eta Eva Huebrak euren azken argitalpenak aurkeztuko dituzte jendaurrean, elkartearen egoitzan (Izaga kaleko 9. zenbakian). Saioa 18:30ean hasiko dute.
Malagan jaiotako baina Irunen bizi den Rosa Rubiok La casa del vampiro liburua aurkeztuko du, Bidasoko Idazleen Elkarteko kide Eva Huebrak aldiz, No todo fue mentira obra.