Pump trackeko pista bat izango du aurki Irunek
Txirrindulari eta patinatzaileentzako pista bat izango da, oztopoz betetakoa, abiadura hartu gabe edo pedalei eragin gabe aritzekoa. Elizatxo hiribidearen eta Bizkaia kalearen artean dagoen espazioan eraikiko dute.
Irungo Udalak pump trackeko pista bat eraikitzea erabaki du, dagoeneko Obra sailak publikora atera ditu proiektua idazteko lanak. Hasiera batean aire zabaleko instalazio hori aisialdirako erabiltzeko aurreikusi dute, ez lehiatzeko.
Pump track batean txirrindulari eta patinatzaileentzako pista bat da, oztopoz betetakoa, abiadura hartu gabe edo pedalei eragin gabe aritzekoa. Zehazki Elizatxo hiribidearen eta Bizkaia kalearen artean dagoen espazioan eraikiko dute, Porcelanaseko biribilgunearen ondoan hain zuzen.
“Hiriak dituen kirol ekipamenduei batuko zaie instalazio hau. Gainera, oso pista mota berezia da, ez da
eguneroko ikusten den horietakoa. Horrelako gutxi dauzkagu inguruan. Hortaz, Irungo txirrindulari eta patinatzaileen gozamenerako izango da baina, gainera, arreta emango du gure hiritik kanpo ere”, esan du Borja Olazabal ordezkariak.
Proiektua idazteko lanetara 7.260 euro bideratu ditu udalak.