Gipuzkoa plazako errekarria konpondu dute
Harriak suelto zeudela-eta burutu dituzte mantentze lanak; errekarriak berriz ere jartzeko hargin bat kontratatu behar izan du udalak.
Gipuzkoa plazan konponketa lanak burutu ditu Hondarribiko Udalak. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ezagutarazi duenez, errekarria bere lekuan jartzeko hargin espezializatu bat kontratatu behar izan dute. Astebete iraun dute lanek, eta ez da aurrekontuaren inguruko xehetasunik eman.
Carrionek erantsi duenez, iaztik plazan dauden terrazek mugimendu handiagoa eragin dute, eta hortaz, harriak askatzen joan dira. Dena den, HITZA-k konprobatu ahal izan duenez, hilabeteak dira Txingudiko Zerbitzuak-eko (Txinzer) beharginek goizero presiopeko ur mahuka baliatuta plaza garbitzen dutela, harri puskak zartatuz joan direlarik. Ura biltzeko hodietan arazoak eragin dituztela harriek bukatu du hautetsiak.