Oinaurrek atsedenerako eta jolaserako eremu berria du jada
Eremu eszeniko bat sortu dute, askotariko elementuekin. Jostun eta Inude kaleen bidegurutzean aurki daiteke eremua.
Irungo Udalak jakinarazi du dagoeneko amaitu dituztela Jostun eta Inude kaleen bidegurutzean egoteko leku bat egiteko lanak. Proiektuarekin auzotarrek hiri espazio hori erabiltzea sustatu nahi du udalak eta jolaserako eta egoteko leku bat irabaztea. Banku batzuk instalatu dituzte, eta hiru mailako jardinera bat erdialdean, “eremu eszeniko” moduko bat sortuz. Horrez gain, markesina edo estalki bat jarri dute, hiru bankurekin. Amaitzeko, mahai bat eta hormigoizko aulkiak ere jarri dituzte, zaborrontzi eta iturriaz gainera.
“Kirol eremu hori ikusiko dugu eginda eta, harekin batera, aurrera jarraitzen dute Oinaurreko hobekuntzek. Aurrekontu parte hartzaileen barruan, auzoak egoteko eremu bat izango du Jostunen. Horrela, urterik urte hazten ari den eremu bat ekipamenduz hornitzeko beste konpromiso bat bete dugu» esan du Cristina Laborda ordezkariak.