Azken astebetean, COVID-19agatik 136 positibo Irunen eta Hondarribian
Hilaren 7tik 14ra Irunen 105 positibo jaso dituzte, eta 31 Hondarribian Bi herrietako 100.000 biztanleko tasa bikoiztu egin da astebetean.
Azken astebetean, hilaren 8tik 14ra zehazki, COVID-19agatik 136 pertsona gaixotu dira Irunen eta Hondarribian. Zehazki, Irunen 105 izan dira kutsatu direnak, eta 31 Hondarribian.
Horren ondorioz, 100.000 biztanleko tasak bikoiztu egin dira bi herrietan astetik astera: Irungoa 234koa da (hilaren 7an 112koa zen), eta Hondarribian 247koa (hilaren 7an, 117koa).
Tasa 400dik gora duten udalerrietarako neurri murriztaileak iragarri dituzte. Horien berri bihar (asteartea) emango du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.