Behobia lasterketaren "alde ezkutua" salatu dute Artiako Lagunek
Atzoko lasterketak Artia eta Behobia inguruan zabor ugari utzi zuela salatu dute sare sozialetan. "Ezin al dira kirola eta gizatasuna batera uztartu?".
Artiako Lagunek Behobia lasterketaren “alde ezkutua” salatu nahi izan dute sare sozialen bitartez. Lasterkariek Artia eta Behobia inguruan utzitako zaborraren zenbait irudi zintzilikatu dituzte, amorruz. “Lotsagarria da 25.379 korrikalarik aurten Juan Thalamas Labandibar kalean utzi duten zaborra, plastikoa eta arropa. Ezin al dira kirola eta gizatasuna batera uztartu?”, esan dute sare sozialetan.