Behobia-Donostia: rollerretan, Amale Mugika eta Jesus Jimenez Oarso Bidasoko azkarrenak
Oarsoaldeko, nahiz Hondarribiko eta Irungo hamabost roller iritsi ziren atzoko Behobia-Donostian helmugara. Horien artetik azkarrenak, bi pasaitar.
Korrikalariez gain, Behobia-Donostia lasterketan rollerren eta handbike nahiz gurpildun aulkietan doazenen lasterketak daude. Patinatzaileen artean (rollerrak) hamabost izan ziren Oarso Bidasoko kirolarien artean helmugara iritsi zirenak. Horien artean, bi pasaitar nagusi: emakumeetan Amale Mugika, eta gizonetan Jesus Jimenez.
Jarraian, kategoria horretako Oarso Bidasoko ohorezko podiumak.
Emakumeak
- 1. Amale Mugika (Pasaia) 00.45.28
- 2. Olatz Iparragirre (Errenteria-Orereta) 1.02.24
- 3. Karmele Arrieta (Errenteria-Orereta) 1.02.24
Gizonak
- 1. Jesus Jimenez (Pasaia) 00.45.31.
- 2. Iñaki Maldonado (Errenteria-Orereta) 00.47.15
- 3. Samu Grijalba (Irun) 00:53.22
Patinatzaileen Oarso Bidasoko sailkapen osoa ikusteko, sakatu esteka honetan.