Astelehenean inauguratuko dutela FICAB jaialdia gogoratu dute
Oiasso Erromatar Museoak antolatutako arkeologia ikus-entzunezko jaialdia etzi hasiko da, astelehenarekin; 27 lan proiektatuko dituzte.

‘The Oath of Cyriac’ filmeko irudia.
Bidasoko Nazioarteko Zinema Arkeologikoaren FICAB jaialdia etzi, astelehenarekin, hasiko dela gogoratu du Oiasso Erromatar Museoak. Astelehenetik larunbatera bitartean (hilaren 15etik 20ra), 27 ikus-entzunezko proiektatuko dituzte denera.
Zinemaldiaren irekiera ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta ondoren, The Oath of Cyriac (Cyriacen Zina, euskaraz) filma ikusteko aukera izango dute interesdunek. Sartzea debalde den arren, gonbidapena ezinbestekoa da. Ondoko atarian eskura daitezke sarrerak.

