240 lagunek parte hartu dute XXVI. Enpleguaren Astean
Asteazkenean egin zuten Enpleguaren Astearen beste ekitaldi bat Ficoba erakustazokan; 600dik gora elkarrizketa egin zituzten parte hartu zuten enpresek.
Bidasoa Bizirik garapen agentziak ezagutarazi duenez, 240 lagunetik gora parte hartu zuten asteazkenean egindako XXVI. Enpleguaren Astean. 600 elkarrizketatik gora egin zituzten hitzorduan parte hartu zuten 24 enpresek, eta guztira, 150 lanpostu eskaini zituzten. Bidasoa Bizirik-ek kaleratutako zenbakien arabera, horien %86k epe laburrean langile kontratazio berriak egitea aurreikusi dute.
Miguel Angel Paez eta Maria Serrano Bidasoa Bizirik-eko presidente eta presidenteordeak, hurrenez hurren, jardunaldiaren balorazio positiboa egin zuten. Enpleguaren sorreran eta kontratazio berrietan itxaropena agertu zuten arduradunek.