Lluis Companysen omenezko plaka bat jarriko dute Etorbidearen zubian
Abenduaren 10n egingo dute ekitaldia. Ekintza hau Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkeztutako eta udalbatzak onartutako mozio baten emaitza da.
1940an zubian bertan frankistei entregatu ziotela gogoratzeko Lluis Companysen omenezko plaka bat jarriko du udalak Etorbidearen zubian. Ekintza hau Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkeztutako eta udalbatzak onartutako mozio baten emaitza da. Abenduaren 10n (ostirala da) egingo dute ekitaldia, eta alkateaz eta taldeetako ordezkariez gain, Kataluniako Generalitateko Justiziako kontseilari Lourdes Ciurok parte hartuko du.
Oroigarri hori iraunkorra izango da, eta QR kode baten bitartez Memoria Historikorako Udal Bulegoaren webgunera eramango ditu herritarrak.
Honi lotuta, joan den abuztuan zubiaren barandaren zati bat entregatu zion udalak Kataluniako Generalitateari.