Lagun bat atxilotu dute Irunen, kobrezko gas hodiak lapurtzeagatik
Agenteek esku artean hodi bat zuela lokalizatu zuten ustezko lapurra, mahai teniseko teknifikazio zentro inguruan.
Ustezk0 lapur bat atxilotu du bart gauean Udaltzaingoak Irunen, kobrezko gas hodiak lapurtzen ari zela. Hasiera batean agenteek mahai teniseko teknifikazio zentroan lokalizatu zuten ustezko lapurra, hodi bat esku artean zuela, eta atxiloketa Eguzkitzaldea kalearen eta Prudencia Arbide kalearen arteko bidegurutzean izan zen, kontrol batean.
Udaltzaingoak Olaketa kaleko hiegiezin batean bizi diren hamabost lagunak etxetik atera zituen, Arantzateko Jauna kaleko eraikin batean gas ihes bat jazo baitzuten. Zorionez laster itzuli ahal izan ziren euren etxetara. Gas ihesaldi horrek El Pilar ikastetxean izan zuen eragina, eta oraindik zerbitzua berrezartzeko lanean ari dira.
Atxilotutakoari delitu bat egotzi diote, eta epailearen esku utzi dute.