Udazkeneko kimaketa kanpaina hasi du udalak
Urtarrila bitartean luzatuko dela ezagutarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak; zenbait errepide eta kaletan eragina izango duela ohatarazi du hautetsiak.
2021eko udazkeneko kimaketa kanpainari ekin dio Hondarribiko Udalak, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez. Kimaketa urtarrilera bitartean luzatzea aurreikusi dute, nahiz eta oharatarazi duenez, kanpaina eguraldiaren menpe egongo da. Hainbat kale eta errepidetan eragina izan dezakeela ere ezagutarazi du hautetsiak.
Santiago eta San Pedro kaleetan ekin diote aurtengo kimaketa kanpainari, eta ondoren, Zumardia, Biteri kalea, Soroeta, Alde Zaharra, Donostia kalea, Arrantzale Auzoa eta Gibeletan jardungo dutela zehaztu du Carrionek.