Belaskoenea, Dunboa eta Elatzetak 50/50 proiektua abiatu dute
"Eskola komunitatea energiaren alorrean ahalduntzeko eta ikastetxeetako energia kontsumoa murrizteko" proiektua da.
Irungo Udalaren egitasmoz, 50/50 proiektuari atxiki dira Belaskoenea, Dunboa eta Elatzeta ikastetxeak, “eskola komunitatea energiaren alorrean ahalduntzeko eta ikastetxeetako energia kontsumoa murrizteko” asmoa duena.
Proiektu honetan ikasleek, irakasleek, administrazioko eta mantentze lanetako langileek parte hartuko dute. Ondoren, ikastetxeetako energia azpiegiturak aztertuko dituzte, eta fakturak ikusita, diagnostiko bat osatuko dute, energia kontsumoa zein den jakiteko. Ateratako ondorioekin ekintza plan bat diseinatuko dute, “energia ohitura jasangarriak hartzeko eta kontsumoak murrizteko neurri zuzentzaileak definitzeko”.
Aipatutako proiektu honi esker kontsumoan aurrezten den diruaren %5oa ikastetxeak jasoko du, nahi duenerako erabil dezan. Gainerako %50 hori udalak erabiliko du, ikastetxeetan bertan energia aurrezteko eta energia efizientzia hobetzeko.
“Irungo Udalak 50/50 proiektuan parte hartuta, besteak beste, energia aurrezteko eta arduraz
kontsumitzeko ohitura jasangarriak zabaldu nahi ditu ikastetxeetan eta herritarren artean, energia gutxiago kontsumitzeko eta, ondorioz, klima-aldaketaren kontra egiteko», esan dute udaleko iturriek.