65 bota pare eman dizkio udalak Zaporeak-i
Greziako errefuxiatuen kanpalekura eramango dute lote hori. Udaltzainek orain arte erabilitakoak dira bota horiek.
Irungo Udalak 65 bota parez osatutako lote bat prestatu du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeari emateko. Udaltzainek orain arte erabilitako oinetakoak direla zehaztu dute, eta helburua da Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara eramatea.
“Botak apur bat higatuak daude eta ez dira egokiak agenteen lanerako, baina beste behar batzuei erantzuteko erabil daitezke oraindik. Kontuan izan da hotzaren eta uraren kontrako oinetakoak direla”, esan dute udaleko iturriek.