Adierazpen bateratua kaleratu du udalak Memoriaren Egunean
EAJ, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EEren udal taldeek aho batez izenpetu dute biktimak gogoratzeko adierazpena.
Indarkeriaren biktimak gogoratzeko Memoriaren Eguna izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak azaroaren 10a. Ildo horretan, adierazpen bateratua onartu dute aho batez EAJ, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EEren udal taldeek. Sei puntu biltzen ditu denera dokumentuak, eta ondokoak dira ideia nagusiak:
- Bakean, justizian eta askatasunean bizitzeko eskubidea.
- Biktima guztiak aintzat hartzeko konpromisoa.
- Indarkeria eta terrorismo guztiak (ETAk, GALek eta Estatuaren Segurtasun Indarrek eragindakoa) gaitzestea.
- Indarkeriak herritarrengan izandako eragin ezkorra onartzea, eta hori iraultzeko lanean jarraitzea.
- Azaroaren 10a guztion eguna izateko aldarrikapena.
- Udalak bakerako bidean lan egiten jarraitzeko hartutako konpromisoa.
Bertan irakur daiteke Memoriaren Eguneko adierazpena bere osotasunean.