Lur-Alai Squash Klubeko Xabi Azaldegi, Euskadiko onena
Irungo klubeko jokalari hernaniarrak Euskadiko Squash Txapelketa nagusia irabazi du. Bere lehen txapela izan da, baita klubarena ere.
Iazko denboraldian 64 jokalarik osatu dute Lur Alai Squash Kluba. Adin tarte zabaleko jokalariak dira, 20 urtetik ia 60ra bitarte. Euskadiko Squash Txapelketa nagusia irabazi berri du Irungo Lur-Alai Squash Klubeko Xabi Azaldegi Makazagak. Kirolari hernaniarrak eskuratzen duen lehen titulua izan da hau, baina baita klubarena ere. Lehia asteburuan izan zen, Sestaon (Bizkaia).
Esteka honetan, iaz HITZAk klubaren inguruan egindako erreportajea irakur daiteke.

