'Pikara Magazine'-k aurkezpena egingo du Kabigorrin

Ostegunean izango da aurkezpena, 19:30etik aurrera, Kabigorrin.

Pikara Magazine

Pikara Magazine aldizkaria aurkeztuko dute ostegun honetan, 19:30etik aurrera, Kabigorrin. Proiektuaren nondik norakoak emango dituzte, eta Kabigorritik aurreratu dutenez, “beste zenbait gauza ere” kontatuko dituzte.

Pikara Magazine 2010ean jaio zen, ikuspegi feminista eta kalitatezko kazetaritza uztartuko zituen proiektu gisa. Hasieran, webgunea baino ez zen, baina egun, paperezko aldizkaria ere bada, autoeditatua. Baina ez da horretara mugatzen, komunikazio feminista lantzen du bere osotasunean: formakuntza, aholkularitza, ekitaldi kulturalen antolakuntza…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.