Pentsio publikoen gaineko solasaldia egingo dute Gure Moradan
Saioan CCOOeko Eduardo Garcia sindikalistak parte hartuko du. Solasaldia irekia izango dela aurreratu dute antolatzaileek, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Gure Morada Kultur Elkarteak pentsio publikoen gaineko hitzaldi-solasaldi bat antolatu du etzirako (osteguna da, hilak 11). Saioan CCOOeko Eduardo Garcia sindikalistak parte hartuko du. Solasaldia irekia izango dela aurreratu dute antolatzaileek, baina aldez aurretik izena eman beharko da (688 730 848 telefono zenbakira deituta).
Saioa Izaga kaleko 9. zenbakiko lokalak jasoko du, 18:30etik aurrera.