Lore eskaintza egingo dute bihar, Oroimenaren Egunean
Iparralde hiribideko Biktimen Oroitarrian egingo dute ekitaldia. Irekia izango dela aurreratu du udalak.
Biharko (hilak 10) Oroimearen Egunaren harira, urteroko lore eskaintza egingo dute Irunen, indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak gogoratzeko ekitaldia egingo dute Iparralde hiribideko Biktimen Oroitarrian. Bertan ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariek parte hartuko dute.
Ekitaldia 12:00etan hasiko dute, eta irekia izango dela aurreratu du udalak.