'Haurren aurrean, helduok heldu' etzi, Kultur Etxean
Helduen hizkuntza praktiketan eragiteko helburuarekin Kike Amonarrizek eta Paula Kasaresek hitzaldia eskainiko dute.
Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarritako Haurren aurrean, helduok heldu izenpeko dinamika etzi, ostegunarekin, iritsiko da Hondarribira (18:30). Hitzaldi formatuan helduko da Kultur Etxera, Kike Amonarriz eta Paula Kasaresen eskutik. Helduen hizkuntza praktiketan eragiteko eta harreman horietan euskara aktibatzeko helburuarekin abiatutako dinamika da.
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira ari dira dinamika aurrera eramaten hilaren 22a eta abenduaren 5a bitartean. Eremu informalak (parkeak, plazak, terrazak…) dira horretarako aukeratutako kokalekuak.
Parte hartzea debalde den arren, gonbidapenak Interneten eskuragarri jarri ditu Hondarribiko Udalaren Euskara departamentuak.