Txakolina eta bertsoak uztartuko dituzte gaur Itsas Etxean
Getariako Txakolina Bertsotan dinamikaren baitan ariko dira gaur Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariak oholtza gainean.
Getariako Txakolina Bertsotan dinamikaren baitan ariko dira gaur oholtza gainean Maialen Lujanbio et Aitor Mendiluze bertsolariak. Haiekin batera Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailea ariko da. Itsas Etxea Auditoriumean finkatu dute hitzordua, 19:00etan. Lau txakolinen dastaketa bertsoekin uztartuko dute ikus-entzuleek.