A25a antolatzeko bilera irekia egingo du M8 Asanblada Feminista Bidasoak
Bihar (hilak 9) bilduko dira, Palmera Montero Gunean, arratsaldez.
Hilaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna antolatzen hasi nahi du jada M8 Asanblada Feminista Bidasoak, eta horretarako, bilera ireki batera deitu ditu eskualdeko emakume guztiak, haien hitzetan, “denak garrantzitsuak baikara”. Bihar (hilak 9) bilduko dira Palmera Montero Guneko 2. aretoan, 17:30ean.