[Galeria] Egoitza berria inauguratu du Balazta Bidasoko bizikleta elkarteak
Hamarnaka lagunek hartu dute gaur iluntzean Irungo Euskal Herria hiribideko 12. zenbakiko egoitza berria. Ibilbide gidatuaz haratago joan da inaugurazioa.
Iluntzen hasia zela ekin dio gaur Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak egoitza berriaren inaugurazioari. Hamarnaka bizilagunek hartu dute Irungo Euskal Herria hiribideko 12. zenbakiko lokal berria.
Txirrindularitzaren maitaleentzako etxearen ateak ibilbide gidatu batekin zabaltzeaz haratago, erabilitako bizikletei bizi berri bat emateko Bir-ziklatu iniziatibaren berri ere eman dute, euskaraz nahiz gazteleraz. Musika, edari eta janak ez dute huts egin aurkezpen jaiari bukaera emateko.