Zesta-puntako Udazken Sariari ekingo diote asteburuan
Iazko etenaldiaren ondotik, haur eta kimu mailako lehiaketa abiatuko dute bihar; finalak urtarrilaren 16an jokatzea aurreikusi dute.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak jakinarazi duenez, bihar ekingo diote haur eta kimu mailako 2021eko Udazken Sariari. COVID-19 gaitza dela eta, iaz bertan behera utzi behar izan zuten lehiaketa. Aurten, berriz, arazorik gabe aurrera eramatea espero dute eta 2022. urteko urtarrilaren 16an finalak jokatzea aurreikusi dute.
Hondarribiko Pilota Eskolatik, besteak beste, ondoko zestalariek parte hartuko dute txapelketan: Zozaia eta Bereau kimuetan, eta Estevez, Lazkanotegi, Fernandez eta Zeberio haurretan.
Partidei dagokienez, hilaren 14an lehiatuko dira haurrak Jostaldi pilotalekuan, eta abenduaren 19an, kimuak.