Sare sozialen inguruko gogoeta proposatuko du 'La panadera'-k, etzi
Sare sozialetan hedatutako harreman sexualen inguruko bideo batek Concharen bizitzan duen eragina azaleratuko du 'La panadera' antzezlanak.
Concha okinaren bizitza eramango du oholtza gainera La panadera antzezlanak. Bizitza arrunta da Concharena, haren bikote ohi batek bien arteko harreman sexualen inguruko bideo bat sare sozialetan hedatzen duen arte. Gertaerak hankaz gora jartzen du Concharen bizitza, eta haren bikote, seme, senide eta lagunak zipriztintzen ditu. Egun, pil-pilean dagoen gai baten inguruko istorioa eta hausnarketa taularatuko ditu La panadera antzezlanak.
Etzi, igandearekin, eskainiko du emanaldia Centro Dramático Nacional konpainiak Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Sarrerak ohiko bideetan eskuratu daitezke 8 euroan; 4 euroan 18 urtez azpikoentzat.