Kosta kalea hobetzeko bigarren saioa egingo dute hilaren 10ean
"Kosta kalea nola irudikatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra" dela zehaztu du Juan Luis Silanes Mugikortasun zinegotziak.
Kosta kalea hobetzeko bigarren saiora deitu dute hilaren 10ean, Hondarribiko Udalak ezagutarazi duenez. 19:00etan finkatu dute hitzordua, Amute-Kosta bizilagun elkartearen egoitzan. “Kosta kalea nola irudikatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra” dela zehaztu du Juan Luis Silanes Ingurumen eta Mugikortasun zinegotziak.
Irailaren 22an burutu zuten Kosta kalearen inguruko lehen saioa. Auzotarren zein gainontzeko herritarren iritziak biltzea da saio eta tailerren helburua. Izan ere, Hondarribia Mugitzen Ari Da kanpainaren baitan herriko hamabi kale asfaltatzeko eta berrurbanizatzeko proiektua bultzatzen ari da udala, horien artean Kosta kalea dagoelarik.