Irungo Udal Kontserbatorioa aitortu dute
Zerbitzu-karta berritu izana egiaztatzen duen titulua eman dio Q-Epea Bikaintasunaren Euskal Erakunde Publikoen Sareak, "bikaintasuna beti xede duelako".
Irungo Udal Kontserbatoriak aitorpena jaso berri du Q-Epea Bikaintasunaren Euskal Erakunde Publikoen Sarearen eskutik, Zerbitzu-karta berritu izana egiaztatzen duen titulua eman baitiote. Titulu honek kontserbatorioaren ibilbideari abala ematen dio, eta udalaren arabera, “berriro ere erreferente bihurtzen du, bikaintasuna beti xede duelako”.
Zerbitzu-karta honetan herritarrei zein zerbitzu ematen dituzten eta indarrean dagoen araudiaren arabera zerbitzu horien erabiltzaileek zein eskubide dituzten erakusten du. Horrez gain, kalitateari dagokionez herritarrekin zein konpromiso dituzten ere jakinarazten du kartak, “argi eta neurtzeko moduan”.
Kontserbatorioa izan zen kanpoko erakunde batek zerbitzuen-karta hori ezarri eta ziurtatu duena, eta dagoeneko lau bider berritu dute. HAZek ere, esaterako, badu karta hori.