[Bideoa] Hegazkin baten lurreratzea galarazi zuen astearteko enbatak
Astearteko enbatak arazoak sortu zituen aireportuan, eta Bartzelonatik zetorren hegazkin baten lurreratzea eragotzi zuen.
Donostiako Aireportuak sare sozialetan zabaldu duenez, astearteko enbatak arazoak eragin zituen Hondarribian kokatutako aerodromoan. Zehazki, Bartzelona eta Gipuzkoa lotzen dituen Vueling konpainiaren hegazkinak lur hartzea galarazi zuen eguraldiak. Baldintza metereologikoen ondorioz, lurreratze maniobra bertan behera utzi behar izan zuen pilotuak. Kataluniako aerodromora itzuli zen Airbus-a.
Ondokoa da partekatutako bideoa: