Kiroldegietara abonatzeko eskaintza berezia egingo dute
Abonamenduan alta hartzen duten erabiltzaile guztiek %100eko deskontua izango dutela aurreratu du udalak. Hortaz, abonatu berriek dagokien hiru hilabeteko kuota ordaindu beharko dute soilik.
Irungo kiroldegietara abonatzeko kanpaina luzatu du udalak. Hala, Artaleku eta Azken Portuko matrikula ordaindu gabe abonatzeko eskaintza berezia eskainiko diete herritarrei (hilaren 15a izango da azken eguna).
Abonamenduan alta hartzen duten erabiltzaile guztiek %100eko deskontua izango dutela aurreratu du udalak. Hortaz, abonatu berriek dagokien hiru hilabeteko kuota ordaindu beharko dute soilik. Altak udal webgunean egin daitezke, edo bestela, kiroldegietan bertan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.