'Bost minutu' obra estreinatuko dute Amaia KZn
Sarrerak 15 euroan eskura daitezke jada. Emanaldia gaztelaniaz izango da.
Larunbat honetan (hilak 6) antzerkiak hartuko du Amaia Kultur Zentroa. Txalo Produkzioak konpainiak gaztelaniazko Bost minutu antzezlana taularatuko baitu. Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia da.
Ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi batean sortutako kezkak, beldurrak eta fantasiak islatuko ditu obrak. Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktoreak igoko dira oholtzara.
Sarrerak 15 euroko prezioa du, eta esteka honetan eros daitezke jada.