Pentsio duinak aldarrikatu dituzte
Jai eguna izan arren, hamarka lagunek erantzun diote Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideen deiari. Udaletxeko arkupetan bildu dira.
Jai eguna izan arren, eskualdeko pentsiodunek beste astelehen batez euren aldarrikapenak kalera atera dituzte. Hamarka lagun bildu dira udaletxeko arkupetan, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deiari erantzunez. Astero bezala, honako aldarrikapenak egin dituzte: erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea, duintasuna bermatzen dituzten pentsioan izatea (1.080 euro), jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena) eta emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitzea.