Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaranekin, bertso afaria Itsas-Lur elkartean
Sarrerak eskuratzeko Txantxangorri edo Branka ostatuetara joan daiteke. Telefonoz ere egin daitezke eskaerak. Azaroaren 20an da saioa.
Itas-Lus elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 20rako (larunbata da). Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran izango dira bertsolariak, eta horiei gaiak ematen Karlos Aizpurua egongo da. 21:00etan hasiko da bi eratako gozamena batuko dituen jarduera: bertsolaritza eta ondo jan-edatea. Hondarribiko Udalaren laguntza du jarduerak.
Sarrerak jada salgai daude. Horiek Txantxangorri eta Branka ostatuetan lor daitezke. Horrez gain, 628 17 05 30 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke erreserba.
Itsas-Lurrek antolatutako azken bi saioetan sarrerak azkar batean agortu egin zirela adierazi dute. Beraz, azaroaren 20kora joan nahi dutenek arin ibili beharko dute tiketak lortzeko.