Pleno mamitsua izango da biharkoa
22 puntuko gai ordena izango dute aurretik zinegotziek, eta, hala nola, prezio publikoak nahiz ordenantza fiskalak eztabaidatuko dituzte.
Urriko ohiko osoko bilkura izango da bihar, 09:30etik aurrera, udaletxean. Zinegotziek 22 puntuko gai ordena izango dute aurretik, eta pleno mamitsua izatea espero da. Hala nola, ordenantza fiskalak eta prezio publikoak eztabaidatuko dituzte.
Alkatetzaren arloan, 2021eko hirugarren hiruhileko behin behineko exekuzioa aurkeztuko dute. Hirigintza arloan, Ermita inguruko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren aldaketa eta hego ingurabidearen I. fasea egiteko eta Euskal Herria hiribidearekin lotzeko obren jarraipena bozkatuko dituzte.
Horrez gain, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk aurkeztutako mozio bat ere landuko dute, hizkuntza eskakizunetan euskaldun pasiboak ofizialki aitortzeko eskatuz. Dagoeneko, EH Bildu eta EAJk hitz egin dute horren gainean, eta hura erretiratzeko eskatu diote koalizioari.
Gai ordena
1.- 2021eko uztailaren 30ean eta urriaren 8an egindako bilkuren aktak onestea.
2.- Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea.
3.- Alkatetzaren 1100 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea. Ebazpen horren bidez
onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan, kredituak transferitzeko araubidez,
12. kreditu-aldaketaren espedientea.
4.- Alkatetzaren 1118 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea. Ebazpen horren bidez
onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan, kreditu-gehigarriaren modalitatean,
13. kreditu-aldaketaren espedientea.
5.- 2021eko hirugarren hiruhilabeteko behin-behineko aurrekontu exekuzioa.
6.- EAJ-PNV udal taldean sartu berriaren eta osaera berriaren kontu ematea.
7.- Alkatetzak emandako 1108. zenbakiko ebazpenaren berri ematea. Ebazpen horren
bidez, korporatiboak Informazio Batzordeetara atxikitzen dira.
8.- Udalbatzak kide anitzeko organoan izango duen ordezkaria izendatzeko proposamena.
9.- Aurrekontu Plantilla aldatzeko hasierako onarpenaren aurkako erreklamazioa ez
onartzeko proposamena.
10.- 14/2021 zenbakiko kreditu aldaketa – zorrak aitortzea eta izendun diru-laguntza
adierazteko proposamena.
11.- Ordenantza Fiskal batzuk eta/edo Eranskin zerga-arautzaile batzuk aldatzeko
proposamena (zergak).
12.- Ordenantza Fiskal batzuk eta/edo Eranskin zerga-arautzaile batzuk aldatzeko
proposamena (zergak).
13.- Prezio publikoak aldatzeko eta ezartzeko proposamena.
14.- Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek tokiko jabari
publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa
arautzeko ordenantza indargabetzeko proposamena.
15.- 7.2.05: Ermita eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren Aldaketa. Behin
betiko onarpena.
16.- Cipriano Larrañaga kaleko 15 zenbakiko Xehetasun Azterketa. Behin betiko onarpena.
17.- Alkatetzaren 1050 zenbakiko ebazpenaren berri ematea berretsia izan dadin: udal
hiri-garraioaren zerbitzuko Gautxori linearen ordutegia aldatzea.
18.- Alkatetzaren 1109 zenbakiko ebazpenaren berri ematea berretsia izan dadin:
Gautxori linearen osasun larrialdiaren aurreko ordutegiak lehengoratzea.
19.- Alkatetzaren 1138 zenbakiko ebazpenaren berri ematea berretsi izan dadin: hego
ingurabidearen I. fasea egiteko eta Euskal Herria hiribidearekin lotzeko obrek behin-
behinean jarrai dezaten onestea.
20.- Hego Ingurabidearen 1. faseko lanak eta Euskal Herria hiribidearekiko lotuneko
lanak egiteko hirugarren proiektu aldatua onartzeko proposamena. Administrazio
kontratuaren aldaketa onestea.
21.- Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU udal taldeak hizkuntza-eskakizunen gaineko
Euskal Araudian euskaldun pasiboak ofizialki aitortzeari buruzkoa.
22.- Eskaerak eta galderak.