Memoria historikoari buruzko bi hitzaldi, etzi, Amaia Kultur Zentroan
Lehena Aitor Azurki eta Miguel Usabiagak eskainiko dute, eta bigarrena aldiz, Mertxe Trantxek. Sarrera doakoa izango da.
1936ko gerraren 85. urteurrenaren esparruan Memoria Historikoaren Astearen barruan antolatutako hitzaldiak errepikatuko dituztela jakinarazi berri du udalak. Ostegunean (hilak 28), 18:00etatik aurrera, Marcelo Usabiaga: Bizitza askatasunaren alde borrokan izeneko saioa eskainiko dute berriro Aitor Azurkik eta Miguel Usabiagak. 19:30ean aldiz, Rosas y balas. El preludio de la guerra en Irun izeneko hitzaldia eskainiko du Mertxe Trantxe historialariak.
Amaia KZk jasoko ditu bi hitzaldiak, eta sarrera doakoa izango da.