Korapilatuzek elikadura subirautzaren gainean hausnartuko du
'Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?' liburuaren aurkezpena baliatuz, oinarrizko eskubidea den elikadurari buruz hitz egingo dute, egungo ereduaren gainean hausnartu eta aukera berriak proposatuz.
Korapilatuz Bidasoko Gizarte Bitartekotzarako Erakunde eta Profesionalen espazioak liburu bat aurkeztuko du ostegunean Elitxu auzo elkartean: Qué comen las que mal comen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?). Liburuaren aurkezpena oinarrizko eskubide bat den elikadurari buruzko hainbat galderei erantzuteko baliatuko du.
Egungo eredutik ateratzeko beharra ikusi du Korapilatuzek eta “elikadura merezi duen tokian” jarri behar dela, bai baserri bitartekoetan nahiz hirikoetan. Helburua elikadura subirautza dela esan du. Ildo horretatik, elikagaien banaketa azalera handiko saltokien bidez beharrean, auzoetako saltoki txikien bidez egitea proposatu du.
Elikagaien bilketari dagokionez, industria nekazaritzatatik urrundu behar dela iritzi dio, eta nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin. Horrez gain, jaten duguna erabakitzeko ahalmena eskuratzearen beharra nabarmendu du, eta “baliabide falta ez izatea hori lortzeko oztopo”.
Aurkezpena 19:00etan hasiko da.