Bi puntu garrantzitsu poltsikoratu ditu Bidasoak etxetik kanpo
Viveros Herol BM taldea menderatzea lortu zuten atzo bidasoarrek, 25-31, ligako kantxa zailenetako batean.
Argazkia: Daniel Perez. Bidasoa eskubaloi taldea bi puntu garrantzitsurekin itzuli da Segoviatik, Viveros Herol BM taldea menderatzea lortu baitzuen atzo (25-31). Lehen zatia ez zen txukunegia izan bidasoarrentzat, atzetik joan baitziren markagailuan. Baina tartea hiru goletan ezarri zutenetik pixkanaka aldea txikitzea lortu zuten. Minutuak aurrera joan ahala, alde hori handitu zuen Irungo taldeak, amaierako sei goleko abantaila ezarri arte. Jokalariak eta entrenatzailea pozik itzuli dira, ligako kantxa zailenetako batean garaipena eskuratu baitute.
Hurrengo hitzordua EHF European Leaguen izango du Bidasoak, asteartean, Artalekun (Pfadi Winterthurren taldearen aurka). Asobal ligako hurrengoa ordea, larunbatean jokatuko dute, etxetik kanpo, Angel Ximenez Puente Genilen kontra.
Fitxa teknikoa: Sierra, Cavero (3, 3 p.), Zabala (1), Odriozola (3), Salinas (5), Renaud-David (2), Tesoriere; Ledo, Ugarte (6), Furundarena, Mujika, Azkue (5), Francisco da Silva (1), Garcia (2), Rodriguez (1), Fernandez (2, 1 p.).

