Azkueren omenezko memoriala, Irun eta Hondarribian
VIII. Jose Manuel Azkue Memorialaren barruan bi musika emanaldi antolatu dituzte Bidasoan. Azaroaren 5ean eta 7an egingo dituzte.
Jose Manuel Azkue. Jose Manuel Azkue organo jotzailearen omenezko VII. Memorialaren bi musika saio jasoko ditu eskualdeak. Lehena Hondarribian izango da, azaroaren 5ean, eta bigarrena aldiz, Irunen, azaroaren 7an.
Hondarribiko saioa Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria Elizan egingo dute. Vincent Thevenazek organo saio bat eskainiko du, eta Our Hospitality filma proiektatuko dute bitartean. 19:30ean hasiko dute emanaldia.
Irungoa Junkal Parrokian egingo dute, 19:00etatik aurrera. Vincet Thevenaz ere ariko da honetan, V. Barras saxo jotzailearekin batera.

