"Azpikontratazioek herritarrentzako funtsezko zerbitzuen kudeaketan arazoak baino ez ditu eragiten"
Zerbitzu publikoetan azpikontratazioak saihestu behar direla uste du Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk, eta kudeaketa eredu eraginkorrena publikoa dela defendatu dute.
Zerbitzu publikoak erakunde eskudunak kudeatu behar dituela eta azpikontratazioak ekidin egin behar direla defendatu du Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU udal taldeak: “Azpikontratazioek herritarrentzako funtsezko zerbitzuen kudeaketan arazoak baino ez ditu eragiten”.
Herritarren ongizaterako zerbitzu publikoak “funtsezkoak” direla diote, eta defendatu dute kudeaketa eredu eraginkorrena publikoa dela, eta ereduak aldatzeko premia dagoela.
Ildo honetan, akordio bat lortu zuen koalizioak CBA Udal Liburutegia berriz “udalerriratzeko” , eta beste zerbitzu batzuetan berdina egiteko aztertzen ari direla aurreratu dute, adibidez, Etxez Etzeko Arreta edo TAO zerbitzuak.
Gainera, kezkatuta agertu dira ere hiriko kiroldegien kudeaketa ereduarekin, langile eta erabiltzaileentzat kezkagarritzat jo dituen arazoak sortu dituela salatu dute: “Langileek eta herritarrek ez dituzte ordaindu behar funtzionatzen ez duen kuadeaketa eredu baten arazoak”.