Gripearen aurkako txertoaren kanpainarako erabiliko dute auditorioa
Gripearen aurkako kanpainarako erabiliko dute osasun zerbitzuek Itsas Etxea. Iazko kanpainarako erabili zuen Osakidetzak lehenengoz auditorioa.
Hondarribiko Udalak ezagutarazi duenez, gripearen aurkako txertoaren kanpainarako erabiliko du Osakidetzak Itsas Etxea Auditoriuma. Zehazki, eraikinaren aurrealdea, atzealdea eta komunak erabili ahal izango dituzte osasun zerbitzuek kanpainak iraun bitartean. Iaz erabili zuen lehenengoz Osakidetzak Itsas Etxea, eta sortutako lankidetzaren ondorioz, aurten berriro bide beretik jarraitzea erabaki dute.