Pikoketan fusilatutako gazteak gogoratuko dituzte igandean
Aurten ere 1936an fusilatutako hamahiru gazteei omenaldi berezia egingo die Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak. Fusilatutako gazte baten senideak bertan egongo dira.
Urteroko ohiturekin jarraituz, 1936ko abuztuaren 1n Pikoketan fusilatutako gazteak gogoratuko ditu Nicolas Guerendian elkarte errepublikanoak. Eskualdearen defentsan helburu zuten hamahiru gazte horiei omenaldi berezia egingo diete igande honetan (hilak 24). Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita. 12:30ean hasiko dute ekitaldia.
Musika, txalaparta eta lore eskaintza egingo dutela aurreratu du elkarteak. Dena den, COVID-19aren ondorioz pupulu-jana bertan behera utzi behar izan dute.
Aurten, gainera, fusilatutako Angel Braña gaztearen sei senide egongo dira. Orain dela gutxi jakin dute Pikoketan izan zela fusilatuta.